Felipe Gorriti gogoan

Guaixe 2021ko api. 21a, 10:19

Felipe Gorritik konposatutako 'Paso Doble' kanta. NAF. GOB.

Nafarroako Artxiboak Felipe Gorriti m usikaria gogoratu du bere heriotzaren 125. urteurrenean, eta apirileko erakusketa konpositoreari eskaini zaio

Felipe Gorritiren heriotzaren 125. urteurrena erakusketaren bidez Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak musikari uharte arakildarraren figura gogoratu nahi du. Besteak beste, Miserere Viejo en Mi bemol Mayor eta Paso Doble eskuz egindako partiturak erakutsiko dira, baita musikariaren zenbait dokumentu gehiago ere. Erakusketa txikia apirilean egongo da zabalik, Nafarroako Artxiboaren beheko galerian egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

Felipe Gorriti y Osambela Uharte Arakilen 1839. urtean jaio zen eta 1896. urtean Tolosan hil zen. Txikitatik bere aitaren bidez musika ikasten hasi zen, aita herriko organo jolea baitzen. Ondoren, Iruñean eta Madrilen ikasi zuen.