Auzolana plazako iturrian

Guaixe 2021ko api. 30a, 10:03

Uharte plazako iturriko hesiko pilarea hautsita. Argazkia: Uharte Arakilgo Udala.

Bihar, 09:00etan, dago hitzordua jarrita.

Ezustekoa opatu zuten uhartearrek larunbat goizean San Joan plazan. Iturria inguratzen duen itxiturako harrizko pilare landu bat hautsita agertu zen. 100 bat urteko egitura da hautsitakoa. Hura konpontzeko Uharte Arakilgo Udalak auzolana deitu du larunbatean, 09:00etan. Udalak uhartearrak herriko ondarea konpontzen parte hartzera deitu ditu.