Udalak hiru langabetu kontratatuko ditu

Guaixe 2021ko mai. 20a, 10:01
Uharte Arakilgo herriaren etxea.

Bi igerilekuko sorosle aritzeko eta bestea basolanetarako.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du bi egitekotarako hiru langabetu kontratatuko dituela. Alde batetik, Itxesiako igerilekuan udan sorosle lanak egiteko bi pertsona behar ditu. Interesatuei eginkizun horretarako beharrezkoak diren ikasketak eta titulazioak eskatuko zaizkie. Udan Uharte Arakilen sorosle izan nahi dutenek ostiraleko 14:00ak arte eman dezakete izena Nafar Lansarek Altsasun duen bulegoan. Bestetik, Uharte Arakilgo Udalak basolanak eginen dituen pertsona bat kontratatu nahi du. Lanpostu horretan interesa dutenek gaurko 14:00ak arte dute epea izena emateko Altsasuko enplegu bulegoan.