Foru administrazioak jakinarazi duenez, Nafarroan guztira 76 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan, eta 587 dira gaur egun etxean isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 0,95. Gelaka, 24 ikastetxetan 31 gela konfinatu daude, hau da, ikasgela guztien % 0,89. Isolatu dituzten azken 76 ikasleen artean 15 sakandarrak dira, zehazki, Uharte Arakilgo San Migel eskola publikoko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak.