Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, guztira, 137 ikasle konfinatu dituzte asteburuan; horiekin 702 dira gaur egun etxean isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 1,13. Gelaka, 38 konfinatu daude 25 ikastetxetan, hau da, guztizkoaren % 1,09. Asteburuan konfinatutako ikasleen artean Uharte Arakilgo San Migel eskolako Haur Hezkuntzako lau urteko 9 ikasle eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 2 ikasle daude.