Koronabirusa Sakanan

Festarik ez

Jendea tabernako terrazan. ARTXIBOA

Udalak udako solstizioarekin bat egiten duten festak ez ditu antolatuko.

San Joanekin batera Uhate Arakilgo lehen festak ospatzen dira. Hurengoak San Migel egunarekin izaten dira, irailaren 29aren bueltan. COVID-19 gaitzak sortutako pandemia egoerak sorrarazitako osasun egoera kontuan izanik, eta osasun agintarien aholkuei jarraituz, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du bertan behera utzi dituela aurtengo San Joan festak.