Pilota / Paleta Goma

Nafarroako Emakume Master Cupek Uharte Arakilen sortutako giroa

Guaixe 2021ko eka. 22a, 12:00

Igandean Nafarroako Master Cup Pilota eta Paleta Goma Torneotako finalerdiak eta zenbait final jokatu ziren Uharte Arakilgo Larrabieta pilotalekuan.

200 pertsonendako aforoa zegoen baimendua, eta tarteka ateak itxi behar izan zituzten, bertara hurbildu ziren pilota zaleak asko izan baitziren. Maila handiko partidak jokatu ziren.