Erorikoa izan zuen eskalatzailea erreskatatu zuten suhiltzaileek

Guaixe 2021ko eka. 21a, 08:39

Suhiltzaileak mendizalea erreskatatzen. @bomberos_na

Aiztondoko paretan 6 metroko erorikoa izan zuen eta hanketan min hartu zuen.

Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldea eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak Uharte Arakilen eskalatzaile bat erreskatatu zuten. Aiztondon eskalatzen ari zela, 35 urteko gizonezkoa 6 metroko altueratik erori zen. Erorikoaren ondorioz, hainbat kolpe hartu zituen, hanketan min hartu zuen, baina ez zuen konorterik galdu. SOS Nafarroak horren berri 11:01ean jaso zuen.  Suhiltzaileek helikopteroko garabiaren laguntzaz erreskatatu zuten paretaren oinetik, zaurituaren ondora jaitsi eta hura ohatilan sartu eta gero. Irurtzun osasun eskualdeko mediku taldeak lehen arreta eman ondoren, Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten medikua zuen helikopteroan.