Mendi lasterketak

Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalerako izena ematea, bihar

Guaixe 2021ko eka. 30a, 11:23

Bihar, uztailak 1, goizeko 9:00etan zabalduko da irailaren 19an jokatuko den Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalean izena emateko epea

Aralar Mendi taldeak irailaren 19an antolatuko du Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala. Pandemiagatik 200 partaideren muga zehaztu dute, eta izena ematea bihar, asteartea, goizeko 9:00etatik aurrera egin ahal izango da uhartearakil-beriain.com webgunearen edo rockthesport.com webgunearen bidez. Partaide kopuru mugatua dagoenez, adi eta garaiz ibiltzeko deia egin diete korrikalariei.