Udalak adarrak hartzeko aukera

Guaixe 2021ko uzt. 20a, 11:06
Uharte Arakilgo ikuspegia.

Ata ibarretik hartu daitezke.

Maderas Larreta enpresak Ata inguruan epaitza atera du, eta han hainbat adar erorita gelditu dira. Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, uhartearrek erorita gelditu diren adarrak jasotzeko baimena dute. Adar horiek jasotzen interesa duten herritarrek udalari ez diote baimen berezirik eskatu behar.