'Irati' filmerako "gudariak" behar dituzte

Guaixe 2021ko uzt. 21a, 09:11
'Akelarre' filma grabatu zuten Urbasan. ARTXIBOA

Paul Urkijoren film berrirako zenbait kastin egiten ari dira. Tartean bizarra edota ile luzeko gizonak behar dituzte Uharte Arakilen. 

Irati filmerako figuranteak bilatzen ari dira Uharte Arakilen. Filma historikoa izanen da, eta, besteak beste, 20 eta 60 urte bitarteko gizonezkoak behar dituzte, bizar edota ile luzeak dituztenak. 60 urte gorako gizonak ere bilatzen dituzte. Bestetik, Adin guztietako emakumezkoak ere behar dituzte, ilea tarteko luzera edo luzea dutenak. Adin guztietako haurrak behar dituzte ere, figurante lanak egiteko. Izena emateko figuradelreynoi@gmail.com posta elektronikora aurpegi argazki eta gorputz argazki bat bidali, datu pertsonalekin batera.