Duela 25 urte...

Artzain egunaren 29. edizioa

Guaixe 2021ko abu. 31a, 11:04

Gazta saltzeko postuak, lan tresnen azoka, euskal artzain txakurren erakusketa eta hainbat txapelketa izan ziren 

Aralar Mendi elkarteak artzaintza goratzeko antolatutako ospakizunean II. Ardiki gisatu lehiaketa Etxarri Aranazko Hartzabal elkarteak eskuratu zuen. Gazta txapelketa Arizkungo SAT Amaiurrek eskuratu zuen. Izurdiagako Ezkurra anaien gaztak hirugarren saria eskuratu zuen eta Pedro Garmendia etxarriarrak seigarrena. XIII. Ardi Latxaren erakusketa eta esne-ekoizpen lehiaketan Martin Baldaren saldoak hiru sari eskuratu zituen. Artzain txakur lehiaketa Antonio Alustizak eta Jaik irabazi zuten eta Jesus Razkin etxarriarra hirugarrena izan zen.