Mendi martxa antiespezista

Guaixe 2021ko uzt. 28a, 12:41
Uharte Arakilgo ikuspegia. ARTXIBOA

Igandean, 09:00etan, Aralarrera mendi martxa antolatu dute.

Euskal Herriko mugimendu antiespezistako kideak Uharte Arakildik abiatuta Aralarrera igoko dira mendi martxan igandean. Animalien askapena aldarrikatzeaz aparte, Euskal Herriko antiespezisten topagunea izan nahi du mendi martxak, elkar ezagutu eta haien arteko sareak sortzeko. Mendi martxan parte hartu nahi dutenei inguruko talde antiespezistekin harremanetan jartzera dei egin diete.