Txirrindularitza

Igor Arrieta, Lizarteko stagiaireetako bat

Guaixe 2021ko uzt. 29a, 13:20

Txirrindulari uhartearra profesional mailako zenbait lasterketetan ariko da aurten Kern Pharma talde profesionalarekin, praktika gisa

Igor Arrieta izango da aurtengo Lizarte taldeko stagiaireetako bat, Ivan Cobo eta Pau Miquel bere taldekideekin batera. Horrela azaldu du afizionatuen mailako talde nafarrak. Stagiaire hitz frantsesaren definizioa “praktikan dauden langileak” da, eta kontuan hartuta Arrietak eta Cobok datorren denboraldian Kern Pharma taldearekin profesional mailara salto egingo dutela, logikoa da aurten praktiketan hastea. Beraz, profesional mailari tamaina hartzeko aukera izango du Arrietak.