Larunbatean Iker Karrera mendi korrikalari ezaguna Uharte Arakilera hurbilduko da, bi egiteko garrantzitsurekin. Lehenik eta behin, arratsaldean, 16:00etan, Sakanako Trail Estaziotik abiatuko da, Uharte Arakilgo Itxesi gunetik, Beriain Km Bertikala osatzeko asmoz. Jakina denez, uztaila hasieran aurkeztu zuten Sakana Trail Estazioa. Markatutako bost ibilbide dira, eta tartean Beriain Km Bertikala dago (5,2 km eta 990 metroko desnibela). Nahi duenak Iker Karrerarekin osatu ahalko du ibilbidea, baina 3 orduetan igo eta jaitsi behar dela kontuan hartuta.
Ondoren, 19:30ean, Iker Karrerak bere liburua aurkeztuko du Uharte Arakilgo udaletxean: Iker cabeza de Karrera eta proiekzioa eskainiko du. Tokiak mugatuak dira, eta iritsi ahala beteko dira tokiak.