Aizkora

Iker Gorriti, Nafarroako III. Mailako txapelaren bila

Guaixe 2021ko ira. 10a, 09:00
Iker Gorriti, kanporaketan Nafarroako 3. Mailako finalerako txartela lortu zuenean. ERRAN.EUS

Berak Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala hartuko du bihar, larunbata, 17:00etan

Iker Gorriti aizkolari uharte arakildarrak hitzordu garrantzitsua du bihar, larunbata, Beran: Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala. Jaialdia 17:00etan hasiko da, Eztegara pilotalekuan, eta kanporaketetan finalerako txartela lortu duten bost aizkolari lehiatuko dira: Victor Suarez, Endika Goia, Iosu Santamaria, Jacinto Etxekonanea eta Iker Gorriti uharte arakildarra. 

Aizkolari bakoitzak lau enbor erdibitu beharko ditu, bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko, eta hirugarren mailako txapela nork jantzi erabakitzeaz gain, bigarren mailara  nor igoko den dago jokoan. Lehen biek lortuko dute Nafarroako bigarren mailara igotzea.