Festa txikien asteburuekin bat egiten du egitarauak

Guaixe 2021ko ira. 24a, 11:07

Etxajua udaletxeko balkoitik abiatu berri. ARTXIBOA

Festa txikien asteburuekin bat egiten du egitarauak.

Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak (UGA) Mikel Doneak 2021 egitaraua prestatu du astebururako. Herrian San Migel festak ospatu beharko lirateke, baina pandemiagatik bertan behera utzi ditu udalak. UAGAk “errespetuz disfrutatuko ditugun festa batzuen alde!” egitera dei egin du.

Egitaraua

  • Irailak 24, ostirala 
    18:00etan Txupinazoa. 
    19:30ean Areto futboleko partida. 
    21:00etan Poteoa gurdi musikatuarekin. 
  • Irailak 25, larunbata
    14:00etan Bazkari autogestionatua. 
    19:30ean Sexu erasoen kontrako kontzentrazioa. 
    20:00etan Poteoa gurdi musikatuarekin buelta herriari. 
  • Irailak 26, igandea
    17:00etan Jolasak, plazan. 
    20:00etan Txokolate-jana.