Bi urte festarik gabe egon ondoren, ubertearrak festa giroz gozatzeko aukera izanen dute larunbatean. Izan ere, Uharte Arakilgo Udalak uste duenez, “2019-2021 urteek gogor kolpatu gaituzte, eta hainbat ekintza ez dira egin. Eta unea iritsi dela uste dugu”. Horregatik, udalak 2019 eta 2020an jaiotako ubertearrei ongi etorria egin eta festetako ttattarra jartzeko eguna antolatu du. Eta ekitaldi horrekin batera, egun guztirako egitaraua prestatu du.
Egitaraua
- 11:00 Erraldoi eta gaiteroekin kalejira.
- 12:30 2019 eta 2020an jaiotakoei zapia jartzea, udaletxeko plazan.
- 16:00 18:00etara Haurrendako puzgarriak eta jolasak, pilotalekuan.
- 19:00 Puro Relajo taldearen kontzertua, plazan.
- 20:00 Auzatea, alhondigan.
- 21:00 Zezensuzkoa.