Bi urtez uhartearrek ezin izan dute festarik ospatu, horregatik, koronabirusagatik osasun neurriak gainditu ondoren, Uharte Arakilgo Udalak festa eguna ospatu zuen larunbatean. Eguraldi ona lagun, Uharte Arakilgo erraldoiak eta buruhandiak atera ziren eta kalejiran ibili ondoren emanalditxoa egin zuten plazan. Ondoren 2019ko eta 2020ko kintek herriko ttattarra jaso zuten. Arratsaldean Puro Relajoren kontzertua izan zen.