Pandemiagatik iaz ezin izan zuten Uharte Arakilgo poesia errezitala egin, baina aurten poesia errezitala antolatu dute. Hala ere, azken oduko gauza izan zen elkartea obretan zegoelako, Agirrezabalagak kontatu duenez, "aurten ere ez nuen egitea pentsatzen" eta horregatik poesia "zaharrak eta zenbait berriak" eskainiko dituzte. Beste nobedade bat da aurten ezinen dutela musikaren laguntza izan, eta nabarmentzekoa da ere Viñuelak 92 urte dituela. Poesien gaiak denetarikoak dira, "nik beti erlijiosoren bat egiten dut, amari eskainitakoa, arbola bati…".