Azken egunetako euriteen ondorioz, Arakil ibaiak atzo gainezka egin zuen Uharte Arakil parean, NA-2410 errepidean. Ondorioz, Foruzaingoak sare sozialen bidez jakinarazi zuenez, errepidea moztu zuten 12. puntu kilometrikoaren ondoren. Nafarroako Gobenruako errepideen webgunearen arabera, errepideak itxita jarraitzen du. Kotxea hartu aurretik eguraldiak kontsultatzeko eta errepideen webgunea bisitatzeko gomendioa egin du Foruzaingoak.