1936ko estatu kolpearen ondorioetako bat inauteriak ospatzeko debekua izan zen. Uhartearrek 65 urte zeramatzaten ihoteak ospatu gabe. Aspaldiko idatzi batzuen bidez herriko ihote egunaren berri jaso zuten eta garai bateko inauteria berreskuratzeko nahia piztu zen. Ubertear gazte talde bat elkartu eta lanean hasi zen, ohitura zaharra berreskuratzeko asmoz. Iraun zuen ohitura bakarra kintoena izan zen.