Udalak Pausoka haur eskolan izena emateko epeak zehaztu ditu

Guaixe 2022ko ots. 14a, 11:28

Umeak Pausoka haur eskolan. ARTXIBOA

Aste honetan plazen erreserba egiteko aukera izanen dute gurasoek.

Uharte Arakilgo Udalak bere haur eskolan heldu den ikasturtean izena emateko egutegia zehaztu du. Horren arabera, 0 eta 3 urte bitarteko haurren gurasoek aste honetan (14tik 18ra, biak barne) plazen erreserba egiteko aukera izanen dute. Aurrematrikula egiteko epea, berriz, martxoaren 1 eta 15 bitartean izanen da. Udalaren asmoa da maiatzaren 9rako onartutakoen behin behineko zerrenda argitaratzea. Hari alegazioak aurkezteko epea maiatzaren 9 eta 13 artean egonen da. Eta hura despedituta, Pausoka udal haur eskolan onartutakoen behin betiko zerrenda maiatzaren 23an jakinaraziko du Uharte Arakilgo Udalak. Hori jakinda, gurasoek matrikula maiatzaren 23 eta 27 artean egin beharko dute.