Udalak 51 urtetik gorako bat kontratatuko du

Guaixe 2022ko ots. 9a, 11:30

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Urte erdirako kontratua eginen dio.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, 51 urtetik gorako eta Nafar-Lansare enplegu zerbitzuan izena emana duen langabetu bat kontratatu nahi du. Lan kontratua sei hilabeterako izanen da. Lanpostua eskuratzen duen langileak udal eraikin, bide, kale garbiketa lanak eta zerbitzu anitzeko langileei laguntza lanak egin beharko ditu. Lanpostu horretan interesa duenak Altsasun dagoen Nafarroako Lan Zerbitzuko bulegoan eman behar du izena otsailaren 18ko 12:00ak baino lehen.