Hamabi uhartearrek bere egin zuten udalak egindako auzolan deialdia eta hilaren 12an 09:00etatik 13:00etara herriarendako lanean aritu ziren. Eskularruak eta oinetako egokiak jantzita, uholdeek zabaldutako zaborra jasotzen aritu ziren gogotsu. Eta ubelde bazterretik eta beste txoko batzuetatik adarrak, materia organikoa, plastikoa eta txatarra puskak atera zituzten. Parte hartu zuten uhartearren “jarrera oso ona eta egindako lana ederra” eskertu ditu Uharte Arakilgo Udalak.