Kable bidezko telebista kanona ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko ots. 22a, 11:47

Uharte Arakilgo ikuspegia. ARTXIBOA

Borondatez ordaintzeko epea martxoaren 15ean despedituko da.

Udalerrian bertan, Artxuetan, telekomunikazio antena ugari izanda ere, uhartearrek ez dute telebista seinalea behar bezala hartzen, mendiak berak “itzal” egin eta ez diolako uzten. Horregatik, kable bidezko zerbitzua du herriak. Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, urteko kanona kobratzeko epea martxoaren 15era egonen da zabalik. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei martxoaren 10ean kobratuko die udalak kontu korrontetik. Erreziboak helbideratuta ez dutenek banku bulegoetan egin dezakete, ordainagiria aurkeztuz.