Uharte Arakilgo Udalak ez du inauterietarako egitaraurik prestatu, baina ubertearrek ez diote ihoteak ospatzeari utziko. Larunbat eguerdian mozorrotutako jendez beteko dira plaza inguruak. Izan ere, askok koadrila bazkariak dituzte. Mozorroak parrandarako aitzakia emanen die.