Txirrindularitza

Igor Arrieta gazte onena O Gran Camiñon

Guaixe 2022ko ots. 28a, 10:00
Igor Arrieta, gazte onenaren sariarekin. KERN PHARMA

Kern Pharma taldeko txirrindulari uharte arakildarra laugarren izan zen  larunbateko etapan, sailkapen orokorrean zazpigarren izan da eta gazte onenaren saria jaso du

Kern Pharma taldeak etxeko lanak oso ongi egin ditu Galizian jokatutako O Gran Camiñon. Probak lau etapa zituen, azkena atzo, igandea, jokatutako erlojupekoa eta lasterketa oso ona egin dute txirrindulariek, Igor Arrieta Lizarragak tartean. Arrieta laugarren sailkatu zen larunbateko etapan, erlojupekoan 23. sailkatu zen, Alejandro Valverdek (Movistar Team) irabazitako lasterketan zazpigarren sailkatu da, 2:35era, eta lasterketako txirrindulari gazte onenaren saria jaso du. 

 Juanjo Oroz zuzendaria oso harro dago bere txirrindulariek egindako lanarekin. “Aurtengoa ProTeam mailako gure bigarren urtea da eta lortzen ari garena handia da. Talde ausarta gara, une zailetan aurpegia ematen duena, talde handien moduan” azaldu du teknikariak.