Emakume Langileen Eguna 2022

Emakumeen Egunerako egitaraua prest

Guaixe 2022ko mar. 7a, 13:02

Emakume Langilearen Egunean egindako manifestazioa. ARTXIBOA

Lehiaketa, kafe tertulia eta kontzentrazioa aurreikusi dituzte astearterako.

Martxoaren 8a dela eta, Uharte Arakilgo emakume taldeak egitaraua prestatu du astearterako. Lehenik eta behin, pintxo moreen lehiaketa antolatu du taldeak. Haiek prestatu eta plazara eraman beharko dira 13:00etan. Onena aukeratuta, ziurrenik pintxoak dastatu gabe ez dira geldituko. Arratsaldean, 16:00etan, kafe-tertulia izanen da. Hartarako hizpidea emanen du Cuidados, empoderamiento feminista y salud hitzaldiaren proiekzioak. Eta, azkenik, emakumezkoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen da, 19:00etan, plazan.