Emakume Langileen Eguna zela eta, Uharte Arakilgo emakume taldeak pintxo moreen lehiaketa antolatu zuen asteartean. Bost pintxo aukeratu ziren lehiaketara. Haiek dastatu, puntuatu eta pintxo bazkaria egin zuten Aralar Mendi elkartean. Egoitza berean kafe-tertuliarako hizpidea eman zuen Cuidados, empoderamiento feminista y salud hitzaldiaren proiekzioak. Hamabi bat emakumek parte hartu zuten. Eta egitaraua despeditzeko, arratsaldean 50 bat ubertear elkartu ziren Aski da! Eraso matxistarik ez! leloa duen pankartaren inguruan.