Mendi lasterketak

Maite Beregaña bigarrena Etxauriko krosean

Guaixe 2022ko api. 11a, 09:45
Maite Beregaña, urdinez, podiumean. ETXAURIKO KROSA

Uharte Arakildarra Maria Ordoñezen atzetik sailkatu zen Etxauriko kros gogorrean. Gizonezkoetan Adur Senar lakuntzarra podiumera igotzear egon zen, baina laugarren sailkatu zen

Igandean Etxauriko krosa jokatu zen, 7 km labur baina gogor dituen lasterketa, 422 metrotan dagoen Etxauriko Zaldualdea plazatik 838 metrora dagoen Etxauriko portura igotzea baita erronka, malda gogorrak dituena. Eguraldia hotz eta errepide alboan elurra zela abiatu ziren 75 parte hartzaileak. David Palomo izan zen txapelduna (28:03), ederki sufritu zuela aitortuta. Adur Senar lakuntzarrak lasterketa polita egin zuen eta podiumera igotzear egon zen, laugarren sailkatu baitzen (28:42). 

Emakumezkoetan Maria Ordoñez izan zen garaile (32:08), sailkapen absolutuan zazpigarren. Maite Beregaña uharte arakildarrak lan ona egin zuen eta sailkapen absolutuan 22. sailkatu zen, emakumezkoetan bigarren (36:52).