Mojen etxeari zer erabilera eman?

Guaixe 2022ko api. 27a, 11:31

Uharte Arakilgo udal eraikina, aurretik mojek erabili zutena. UTZITAKOA

Horretaz aritzeko gaur, 19:00etan, udaletxean bilera dago.

Uharte Arakilgo Udalak mojek erabilitako etxeari erabilera eman nahi dio. Errekabitarte kaleko 3. zenbakian dagoen eraikinean uhartear “denendako gune bat” eraiki nahi du. Horretarako, parte hartze prozesua prestatu du eta gaur arratsaldean bilera irekia izanen da. Hartara herritar eta kolektibo guztietako ordezkariak joan daitezke.