Etxerako egurra eskatzeko aukera zabalik

Guaixe 2022ko api. 28a, 10:04
Uharte Arakilgo ikuspegia. ARTXIBOA

Maiatzaren 27ra arte izanen da eskaera udaletxean aurkezteko.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du etxerako egun epaitzak nahi dutenek dagoeneko eskaera egin dezaketela. Egur epaitza bakoitzagatik 35 euro ordaindu beharko dute udaletxean izena ematerakoan. Zuhaitzak moztu eta haiek txikitzeko lanak nor bere baliabide propioekin edo kanpoko enpresa baten bidez egiteko aukera izanen du. Baina horren berri udaletxean izena ematerakoan jakinarazi beharko dute eskatzaileek. 

Epaitzak zozketa bidez emanen ditu udalak, hura garagarrilean izanen da ekitaldi publiko batean. Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, epaitzak eskuratzen dutenek basotik egurra herrira garilaren 1etik azaroaren 1era eraman beharko dute uhartearrek. 

Bestalde, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du San Migel erromeria dela eta, bazkaria antolatu dela. Izena emateko epea asteazkenean despedituko da. Bazkarira joan nahi duten helduek 24,5 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, berriz, 13,5.