Udalak igerilekuaren kudeaketa emateko deialdia egin du

Guaixe 2022ko mai. 10a, 11:21
Uharte Arakilgo igerilekua. ARTXIBOA

Eskaintzak hilaren 20ko 12:00ak arte egin daitezke.

Uharte Arakilgo Udalak honako lanak kontratu bidez eman nahi ditu: kirol instalazioak garbitzeko eta mantentzeko zerbitzua, sarbideen eta informazio turistikoaren kontrola eta udal igerilekuko tabernaren ustiapena. Urte baterako kontratua litzateke, urtero luzatu daitekeena, gehienez lau urtera arte. Udalak urteko kontratuagatik 15.039,80 euro eskaintzen ditu (BEZ kanpo), lau luzapenekin kontratua 75.199 eurokoa litzateke (BEZ kanpo).