Uhartearrak Aralarrera erromerian

Guaixe 2022ko mai. 6a, 10:06

Igandean uhartear ugari igoko dira Aralarrera. ARTXIBOA

Maiatzaren 8an Aralarko santutegira igotzeko eguna da. 

San Migel goiaingeruaren agerpenaren eguna da maiatzaren 8a, igandea. Egun horrekin uhartearrak Aralarko santutegira erromerian joaten dira. Goiztiarrenak 09:00etan ekiten diote Aralarko aldapari. Jakina, autoekin joaten denik ere bada. Behin goian, Uharte Arakilgo Udalak herritarrei auzatea eskaintzen die. 12:30ean santutegian meza izanen da. Eta, ondoren, 41 uhartear bazkaltzera geldituko dira. Gaur egun bazkaria aterpean dagoen jatetxeak ematen du, baina, garai batean, herria arduratzen zen bazkaria prestatzeaz.