'Tipularen sehaska kanta' filmaren emanaldia Uharte Arakilen

Guaixe 2022ko mai. 6a, 14:29

Espetxean gaixotasunak suposatzen duena filmean jaso du Lander Garrok zinemagileak. Gaur, maiatzak 6, dokumentalaren emanaldia izanen da Uharte Arakilen. 

Lander Garrok kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana jo du Tipularen sehaska kanta film dokumentala egiteko, zer ondorio duen hobeki ulertu ahal izateko. Filma Sarek bultzatu du eta Garrok zuzendu du, eta gaur, maiatzak 6, ostirala, 19:00etan, Uharte Arakilgo udaletxearen ganbaran eskainiko dute. 

Uharte Arakilgo, Irañetako eta Arruazuko Udalek elkarlanean film dokumentalen jaialdia antolatu dute hiru herrietan. Gaur hasiko da Garroren filmarenkin eta datorren astean, maiatzaren 13an, 19:00etan, Apaiz kartzela filma izanen da Irañetako udaletxeko goiko solairuan. Maiatzaren 20an, ostirala, 19:00etan, Bolante baten historia film dokumentala eskainiko dute Arruazuko herriko etxean.