Haur eskolan onartuen berri eman du udalak

Guaixe 2022ko mai. 11a, 11:00

Umeak Uharteko Pausoka haur eskolan. ARTXIBOA

Behin behineko zerrenda.

Heldu den ikasturtean Pausoka haur eskolan hartuko dituzten umeen behin behineko zerrenda argitaratu du Uharte Arakilgo Udalak. Pausoka haur eskolak hamar plaza ditu eta hamabost eskaera izan ziren. Bost aurretik erreserbatuta zeuden eta gainontzeko eskatzaileen balorazioa egin ondoren, udalak behin behineko onartuen zerrenda argitaratu du, www.uhartearakil.com webgunean ikusgai dagoena. Erreklamazioetarako epea ostiralera arte dago zabalik. Udalak 0-3an onartutakoen behin betiko zerrenda hilaren 23an argitaratuko du, eta egun horretatik 27ra matrikula egiteko aukera izanen da.