Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du hilaren 1ean zabaldu zirela Atako, Okubeko eta Ardantzarretako larre hesituak. Azienda hara eraman nahi duten abeltzainek eskaerak udaletxean maiatzaren 11ra arte egiteko aukera izanen dute. Horretarako larreetan sartu asmo diren aziendaren kopurua eman behar da. Baita aziendaren saneamenduaren egiaztagiriak ere. Bestalde, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du ahuntzak Okubeko larreetan besterik ezin izanen direla bazkatu.