Itxexure edo itajunen ondorioz Aralarko santutegian hezetasun handia zegoen. Ermitak konpontzeko premia zuen eta horri ekin zioten garagarrilean. Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea erakundea arduratu zen lanez. Inozenzio Aierbek esan zuenez, "orain 23 urte teilatua konpondu zutenetik itoginak izan ditugu, eta, ondorioz, haritzezko zorua erabat hondatuta dago". Teilatua berritu, berogailua eta harrizko zorua jarri behar zuten. Lanek 82 milioi pezeta (492.829,9 euro) balio zuten eta sei hilabete iraunen zuten.