Udalak epaitza saldu nahi du

Guaixe 2022ko eka. 1a, 11:18
Uharte ikuspegia Lakuntzako San Sebastian ermitatik. ARTXIBOA

Lantegia Aralarren dago eta pagoz osatuta dago.

Herriko 2022-2023ko baso aprobetxamendu eta hobekuntza planari jarraituz, Uharte Arakilgo Udalak epaitza bat saldu nahi du. Artxueta, Urdenasko Ospela eta Posteroko Haitz parajeetan dago lantegia, pagoz osatuta. Guztira 3.019,3 metro kubikoko osatzen du epaitzak, haietatik 888,1 m3 zur dira eta gainontzeko 2.131,3 m3-ak egur. Udalak epaitzagatik 66.248,17 euro eskatu ditu. Hura eskuratzeko enkantean parte hartu nahi dutenek beraien eskaintzak garagarrilaren 14ra arte aurkez ditzakete udaletxean. Mendi horrek Baso Kudeaketa Iraunkorreko PEFC zigilua du.