Txirrindularitza

Nafarroako Itzulia Sakanan

Alfredo Alvaro Igoa 2022ko mai. 30a, 10:49

Andrew Vollmerrek irabazitako Nafarroako Itzulia larunbatean Sakanatik pasa zen. Jon Gil lakuntzarra 30. sailkatu da, bigarren nafarra

Atzo, igandea, despeditu zen afizionatuen mailako Nafarroako Itzulia, Iruñean hasi eta bukatu zen etaparekin. Azken etapa hori Rural Kutxa-Aleako Pablo Garciak irabazi zuen, Arabay taldeko Andrew Vollmer estatubatuarrari 6 segundo aterata. Hain zuzen ere Vollmerrek irabazi du Nafarroako Itzulia, Aix taldeko Harrison Woodi 6 segundo eta Laboral Kutxako Enekoitz Azparreni 9 segundo aterata. Sakandarrei dagokienez, Gomur Cantabria Infinita taldeko Jon Gil 30. sailkatu da sailkapen orokorrean eta probako bigarren nafarra izan zen, Unai Esparzaren (Grupo Eulen) atzetik. Ailetz Lasa (Laboral Kutxa) 50. sailkatu zen, Iker Mintegi (Laboral Kutxa) 72. postuan eta Andoni Ocaña (Qoda Riojana) 101. postuan. 

Larunbateko etapa Lekunberrin hasi eta Zuarrarratetik Sakanara sartu zen, Etxeberritik Uharte Arakileraino heldu eta handik San Migel igotzeko. Marcel Camprubik irabazi zuen etapa, Enekoitz Azparreni esprintean gailenduta.