Aralar Mendin elkartzeko eguna

Guaixe 2022ko ekainaren 7a

Uharte Arakilgo elkartean bazkide bazkaria antolatu dute ekainaren 11rako, larunbaterako. Bazkideak ez direnek ere izena eman dezakete. 

Larunbatean, ekainaren 11n, Aralar Mendi elkarteak antolatutako bazkaria izanen da. Pandemiaren aurretik ohikoa zen maiatzean Uharte Arakilera Galiziatik pulpeiroa ekartzea, aurten ez da izan, baina haren ordez elkarteko zuzendaritzak bazkideendako eta nahi duen guztiarendako bazkaria antolatzea. Goizetik arkumen haragia gingirriñean erretzen ariko dira. Bazkariko menua entsalada mistoa eta errusiarra, postrea, kafea eta kopak osatuko dute.