Sanjuanak Uharte Arakilen

Guaixe 2022ko eka. 16a, 17:59

2018ko Uharte Arakilgo festak. ARTXIBOA

Ekainaren 23tik 26ra herriko festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen.

San Juan bezperak hasiko dira Uharte Arakilgo festak, ekainaren 23an, osteguna, eta igandera arte, ekainaren 26ra arte, iraunen dute. Lau egunetan zer ospatu izanen dute uharte arakildarrek. 

San Juan festen egitaraua

Ekainak 23, osteguna

  • 18:00 Suziria: festen hasiera.
    Erraldoi eta buruhandiak.
    2021ean jaiotakoei zapi banaketa.
    Auzatea jubilatuen eskutik
  • 22:00 Suen piztea herrian zehar.
    Kaleko argien itzaltzea eta zanpantzarren irteera.
  • 24:00-03:00 Bizirromeriaren eskutik musika, plazan.

Ekainak 24, ostirala

  • 12:00 Erraldoi eta buruhandiekin kalejira. 
  • 13:00 Auzatea.
    Uharteko Dantza Taldearen emanaldi sorpresa.
  • 13:30 Uharteko zortzikoa.
  • 14:30 Gazteek antolatutako herri bazkaria eta, ondoren, Bingoa.
    Menua: Paella, oilasko izterrak saltsa, goxua eta kopa.
    Bazkarian izena emateko Motxale eta Anaiak tabernetan 18 eurotan.
  • 17:00 Gazteek antolatutako jolasak, plazan.
  • 18:00 Gazteek antolatutako kalejira Eztanda txarangarekin. 
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 20:00 Patata tortilla txapelketa eta auzatea.
  • 20:00 Gazteek antolatutako Iratzar Erromeria. 
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 24:00-04:00 Gazteek antolatutako kontzertuak: Haizkan, Rude Ska eta Aka-Boh. 

Ekainak 25, larunbata

  • 10:30 Zamartzera erromeria erraldoi eta buruhandiekin.
    Auzatea.
  • 14:00 Parrillada herrikoia eta jubilatuen bazkaria. 
  • 18:00 Elektrokela Elektrotxaranga. 
  • 19:30 Buruhandiak. 
  • 20:00 Auzatea.
  • 20:00-22:00 Muxutruk erromeriaren emanaldia, plazan. 
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 24:00-04:00 Muxutruk erromeriaren emanaldia, plazan. 

Ekainak 26, igandea

  • 12:30 Erraldoi eta buruhandiak.
  • 13:00 Auzatea.
  • 16:00-19:00 Haurrendako puzgarriak eta jolasak, ibai kalean. 
  • 18:30 Haurrendako txokolatada. 
  • 19:00 Sardinada, Aralar Mendi elkarteak antolatuta. 
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 20:00-21:30 Chuchín Ibáñezen emanaldia, plazan. 
  • 21:30 Zezensuzkoa.