Txirrindularitza

Arrietak La Routeko etapa bateko txirrindulari lehiakorrenaren saria jaso zuen

Guaixe 2022ko eka. 20a, 13:00
Igor Arrieta, saria jasotzen. KERN PHARMA

Larunbateko etapan erasoa jo zuen uharte arakildarrak eta soilik faborito nagusiek harrapatu ahal izan zuten

Igor Arrieta (Kern Pharma) La Roue D´Occitanien parte hartu du. Txirrindulari uharte arakildarrak lasterketako etapa nagusiko txirrindulari lehiakorrenaren saria jaso zuen larunbatean. Erasoa jo zuen, aurrean egon zen, eta soilik faboritoen taldeak harrapatu ahal izan zuen. 

Atzo, igandean despeditu zen lasterketa, Israel Premier Tech taldeko Michael Woods-ek irabazitakoa (14:33:47), Ineos taldeko Carlos Rodriguezi 1:16 aterata. Igor Arrieta 32. sailkatu zen, 21:44ra.