Udalak suak piztea debekatu du

Guaixe 2022ko eka. 22a, 09:26
Uharte Arakilgo ikuspegia. ARTXIBOA

Suteak prebenitzeko barbakoak eta bestelakoak debekatu ditu.

222/2016 Foru Agindua, ekainaren 16koa, baso-suteak prebenitzeko lurzoru urbaniza ezinean suaren erabilera arautzen duenaren baitan, eta egoera meteorologikoaren aurrean hainbat sutek eragiten ari diren triskantzaren aurrean, prebentzio neurri gisa, Uharte Arakilgo Udalak debekatu egin du, berriro jakinarazi arte, suak piztea, barbakoak egitea edo etxebizitzaren espaziotik kanpo sutea eragin dezakeen beste edozein jarduera egitea. Debeku hori ez betetzeak zehapenak ekarriko ditu.