Igerilekuko txartelak dagoeneko eskuratu daitezke

Guaixe 2022ko eka. 23a, 11:47
Uharte Arakilgo igerilekua. ARTXIBOA

Udaletxetik pasa behar da, info@uhartearakil.com e-postara idatzi edo 948 4646 036 telefono zenbakira hots egin.

Uharte Arakilgo Udalak igerilekura sartzeko prezioak zehaztu ditu. Uda sasoi guztiko txartelagatik 4 urte baino gutxiago dutenek ez dute ordaindu beharrik, 5 eta 10 urte artekoek, berriz, 25 euro ordaindu beharko dituzte erroldatuta badaude, (31,25 euro Uharte Arakilen erroldatuta ez badaude). 11 eta 16 urtekoen kasuan 37,5 euro balio ditu txartelak (50 erroldan ez daudenendako) eta 56,25 (81,25) 17 eta 65 urte artekoendako. Adin horretatik gorakoek eta aniztasun funtzionala dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Langabetuek, berriz, 31,5 eta udako gimnasioa erabiltzen dutenek, azkenik, 15. 

Familia ugariek igerilekuko uda sasoiko txartela eskuratzerakoan deskontuak izanen dituzte. 4 urtera arteko umeek sarbidea doan izanen dute, 5 eta 15 urte artekoek 15 euro (25 Uharte Arakilen erroldatuta ez badaude), 11 eta 16 urte artekoek 25 euro (37,15 herriko erroldan ez daudenak) eta 17 eta 65 urte artekoek, azkenik, 43,75 euro ordaindu beharko dute (62,5 erroldatuta ez daudenak). 

Bestalde, udako ikastaroetan izena eman nahi dutenek hamabostaldiagatik 35 euro ordaindu beharko dituzte eta 40 Uharte Arakildik kanpo erroldatuta daudenek. 

Egunerokoa 
Eguneko txartelak eskuratzeko aukera ere izanen da Uharte Arakilgo igerilekuetan sartzeko. 4 urte bitartekoek sarrera dohainik dute, 5-10 urte artekoek 3,15 pagatu beharko dute, 5 euro 11 eta 16 urte artekoek eta 7,5 17 eta 64 urte artekoek, azkenik, 65 urtetik gorakoek 3 euro pagatu beharko dute. Autokarabanen gunea igerilekutik gertu dago eta ibiltari batzuk igerilekuko dutxak erabiltzen dituzte bakarrik. Haiek zerbitzu hori erabiltzeagatik 3,75 euro ordaindu beharko dituzte. 

Bestetik, 20 pertsona baino gehiagoko taldeak eguna igerilekuan pasa nahi duten kasuetan 5 eta 10 urte artekoek 2,75 euro pagatu beharko da, 11 eta 16 urte artekoek 4,4 eta 17 eta 64 artekoek, berriz, 6,8. Azkenik, 2 euro ordaindu beharko dituzte 65 urtekoen kasuan.