Sanmigelak arte, akabo festak

Guaixe 2022ko eka. 27a, 13:46

Atzo despeditu zituzten San Joan festak uhartearrek. Iker Gorriti Borreguero alkate ordeak piztu zuen festei hasiera eman zien etxajua ostegunean.

Festen hasieran ere udalak ongietorria egin zien joan den urtean jaiotako 13 umeei eta herriko festetako ttattar bana oparitu zien. Ostiralean gazteen bazkari animatua izan zen. Herriko dantzariek bere trebezia larunbatean erakutsi zuten, eta erraldoi eta buruhandien konpartsak txiki eta handien miresmena sortu zuen atzo.