Uharte Arakilgo Udalak haur eskolaren kudeaketa emateko deialdia egin du

Guaixe 2022ko uzt. 1a, 08:40

Umeak Uharteko Pausoka haur eskolan. ARTXIBOA

Interesa dutenek garilaren 7ko 13:00ak arte aurkeztu ditzakete eskaintza udaletxean.

Uharte Arakilgo Udalak Pausoka haur eskolako zerbitzuaren emakida kontratatzeko deialdia egin du. Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko euskarazko zentroaren kudeaketa hartzen duenak bere gain hartuko du ere garbitasuna. Udalak ikasturte baterako 66.823,24 euroko (BEZ kanpo) lizitazioa egin du. Kontratuaren indarraldia ikasturtearekin bat etorriko da, hau da, irailaren 1ean hasi eta 2023ko abuztuaren 31n bukatuko da. Epe hori urtero luzatu daiteke, bost urteko guztizko kontratu eperaino, luzapenak barne. Luzapen guztiak barne kontratua 334.116,20 euro (BEZ kanpo). Udalak kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen dio zerbitzua.