Aralarko aingeruari haurrak aurkeztuko dizkiote

Guaixe 2022ko uzt. 4a, 06:23

Uztaileko 17ko, igandea, meza nagusian San Miguel figuraren aurkezpena eginen dute Aralarko santutegian.

Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak Aralarko Aingeruari Haurren Aurkezpena antolatu du. Ekitaldi horren helburua da Aralarko santutegiarekiko lotura bereziaren transmisioa egitea. Aurtengoa 17. edizioa izanen da. Aldez aurretik izena ematen dutenek elizkizunaren ondoren umeen izen-abizenak grafia ederrez idatzitako pergaminoa jasoko dute. Horretarako, 609 406 780 telefono zenbakira hots egin edo basanoa.josemari@gmail.com e-posta helbidera idatzi daiteke.

Garilaren 17an haurrak aingeruari aurkeztu, haurrei hura gurtzeko aukera eman, eta, akaberan, haurraren izen-abizena duen pergaminoa emanen diete. Izena ematen ez dutenek eta hilaren 17an zuzenean aurkezpenera joaten direnek, izena eman eta pergaminoa jasotzeko aste pare bat itxaron beharko dute. Hura santutegiko sakristian jaso beharko dute. Pergaminoan jasoa gelditzen da umea Aralarko aingeruaren lagun dela eta haren bizi guztirako babesa eskatzen dela.