Aralarko aingeruak lagun gehiago ditu

Guaixe 2022ko uzt. 21a, 08:43

37 haur haren lagun egin ziren igandean.

Aralarko santutegiko igandeko meza nagusia berezia izan zen, bertan 37 ume baitzeuden. Pandemiak eragindako etenaren ondoren, Aralarko Deun Mikel Kofradiak 17. aldiz antolatu haurren aurkezpena aingeruari. Elizkizunaren ondoren presente zeuden umeak Aralarko aingeruari aurkeztu eta hura gurtzeko aukera izan zuten. Ekitaldiaren akaberan aldez aurretik izena eman zuten 34 umek beraien izena duen pergamino bana jaso zuten. Han adierazten da Aralarko aingeruaren lagun direla eta babesa eskatzen diotela. Aurretik izena eman ez zuten hiru haurrek 15 egun barru jasoko dute aipatu pergaminoa. Beste urte batzuetan izena eman gabe ume gehiago joaten da ospakizunera, baina pandemiak eta bero zakarrak ekitaldiaren kontra egin zuten. 

Argazkiak: Nerea Mazkiaran Zelaia.